Amaiurrek astelehenean jasoko ditu kreditazioak

Kongresuko talde guztiekin harremanetan jarri da koalizioa, eta talde propioaz hitz egin nahi du haiekin

Erredakzioa
2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Iñaki Antiguedad, Jon Iñarritu, Iker Urbina, Sabino Cuadra, Maite Aristegi, Rafa Larreina eta Xabier Mikel Errekondo Amaiur koalizioko diputatuek astelehenean jasoko dituzte Espainiako Kongresuan kreditazioak, koalizioko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez. Amalur Mendizabal, Alberto Unamunzaga eta Urko Aiartza koalizioko hiru senatariek ere eurenak jasoko dituzte.

Diputatuen karguaren zina egiteko ekitaldia asteartean izango da. Egun berean osatuko da Kongresuko Mahaia ere, eta haren esku egongo da Amaiurri talde parlamentarioa osatzen uztea ala ez erabakitzea.

Hain justu ere, Amaiur Kongresuko talde guztiekin jarri da harremanetan; besteak beste, talde parlamentarioa osatzeari buruz duten iritzia jasotzeko. Asteleheneko bidaia, beraz, taldeekin biltzeko ere baliatuko du koalizioak. Amaiurrek jakinarazi duenez, zenbait talde prest agertu dira beraiekin hitzegiteko.

Bost egun

Talde parlamentarioen osaketa eta funtzionamendua Kongresuko araudiaren bigarren tituluan zehaztuta dago, 23. artikulutik 29.artikulura. Araudiaren arabera, Kongresuko Mahaia eratzen denetik diputatuek bost eguneko epea dute talde parlamentarioa osatzeko, hau da, hilaren 18ra arte. Taldea osatzeko eskaria Mahaiari egin behar diote, idatziz.

Kongresuko Mahaiak hilaren 19 arteko epea izango du Amaiurri eta UPDri taldea osatzen uzten dieten ala ez erabakitzeko. Hortaz, erabakia hartuta egongo da Gobernuko presidentearen inbestidura saioa hasten denerako: 19an eta 20an izango dirasaioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.