Amaiurrekin lehia lehenak izateko

joxerra senar
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
EAJ Nafarroan Geroa Bairen barruan aurkeztearen ondorioz, Hego Euskal Herriko lehen indarra izateko lehiatuko dira PP eta UPN Amaiurrekin, nahiz eta igande osteko irakurketan Hego Euskal Herria bere baitan ez duten erreferentzia gisa erabiliko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osotasunean hartuta, nekez izango da PP lehen indarra, lehia hori EAJren eta Amaiurren artekoa baita. Euskal Autonomia Erkidegoan PPren helburuetako bat izango da, maiatzean egin bezala, PSE-EEri gailentzea eta, hartara, hirugarren indarra izatea. Araban ziurrenik lehenak izango dira. Gehienez sei lor ditzake, eta gutxienez hiru. Lau edo bost eserleku lortuko ditu ziurrenik.

Nafarroan bai, lortuko du lehen indarra izatea, inongo zalantzarik gabe. Garaipena, ordea, mikaztu egin daiteke baldin eta 120.000 bototik behera lortzen badituzte. Euren helburu nagusia, dena den, hiru diputatu eta hiru senatari lortzea da. Kanpainaren azken asteko jarrerak eta mezuek erakusten dute hirugarren diputatua lortzea arriskuan ikusten duela koalizioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.