indarkeria matxista

Amelia Sanchez Blanco

Barakaldo, 2010eko otsailaren 8a.

2010eko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Gauerdia pasatu eta minutu gutxitara, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, Barakaldoko (Bizkaia) etxe batean istiluak izan zirela eta emakume bat hilda egon zitekeela ohartaraziz. Anbulantzia bat eta ertzainak joan ziren esandako lekura, Arana kaleko pisu batera, eta han aurkitu zuten emakumea, odolustua. Amelia Sanchez Blanco zuen izena, eta 65 urte zituen. Semeak hil zuen, labankadaz, 2010eko otsailaren 8an.

Semea ez zen amarekin bizitzen jarri zaharra. Gizonaren izenik ez zuten eman, baina bai inizialak: M. C. S.-k 41 urte zituen, eta Tenerifen (Espainia) bizi izana zen, baina bikotekidearengandik banandu, eta amarenera itzuli zen bizitzera. Ertzaintzak ezagutzen zuen kasua, bost egun lehenago semeak amari eraso egin ziolako aerosol batekin.

Poliziak ez zuen baieztatu gizonak bere aukako salaketarik ba ote zuen, baina iturri batzuek zabaldu zuten bikotekide ohiak ere salaketaren bat jarria zuela haren kontra.

Etxera iritsi zirenen, ezin izan zuten emakumearengatik ezer egin, eta semea ez zegoen bertan. Inguruetan atzeman zuten, ordea, eta atxilotuta eraman zuten, hilketa egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.