Pradalesek amnistia legeari buruzko akordioa babestu du

«Egonkortasunaren alde» egin du Madrilen, eta esan du garrantzitsua dela «bizikidetzan» aurrera egitea.

 Imanol Pradales EAJko lehendakarigaia gaur, Madrilen. CHEMA MOYA / EFE
Imanol Pradales EAJko lehendakarigaia gaur, Madrilen. CHEMA MOYA / EFE
Olatz Silva Rodrigo.
2024ko martxoaren 7a
17:25
Entzun

PSOE Espainiako Alderdi Sozialistak, JxC Junts Per Catalunya alderdiak eta ERC Esquerra Republicanak amnistia legea bultzatzeko akordioa lortu izana begi onez ikusi du Imanol Padrales EAJko lehendakarigaiak. «Akordioa positiboa da; akordioak beti dira positiboak», adierazi du gaur, Madrilen.

Nueva Economia Forum gosari informatiboan, «egonkortasunaren» alde egin du Pradalesek, bai Espainian, baita EAEn ere. Eta, hori lortzeko, EAJren eta alderdi sozialistaren arteko «gobernagarritasun akordioen» garrantzia azpimarratu du.

Europako auzitegiak lege hori ontzat ematea espero du EAJko lehendakarigaiak. Haren ustez, Kataluniako «eztabaida politikoa eremu judizialetik atera» behar da, eta bizikidetza hobetu. «Garrantzitsua da bizikidetzan aurrera egitea; politikan, aurre egin behar zaio estatu plurinazionalari», erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.