Euskal presoak

Ana Lizarralde presoaren senideek auto istripua izan dute bisitako bidaian

Jaenera zihoazen lau lagun -tartean, bi haur- eta Burgosen eduki dute ezbeharra. Onik atera dira.

2008ko urriaren 14a
11:41
Entzun
Ana Lizarralde bilbotar presoaren senideek, hura Jaengo (Espainia) kartzelara bisitatzera zihoazela istripua izan zuten igandean autoan. Barruan zeuden lau lagunak onik daude, dena den, Etxeratek jakinarazi duenez.

Burgosen (Espainia) gertatu zen ezbeharra, Tudanca herriaren inguruan. Errepideko erdibitzaile bat jo zuen autoak eta kalte material handiak izan zituen. Lizarralderen ahizpa, honen bikotekidea eta bien bi haurrak zihoazen bidaiari.

Senideok ezin izan zuten presoa ikusi, bisita eta bisean bisekoa galdu baitzituzten.

Iazko urrian atxilotu zuten Lizarralde, Batasunaren kontrako operazioan. Ondoren, 18/98 auzian, 11 urteko kartzela zigorra jarri zioten. Hasieran -urrian- Soto del Realen (Espainia) sartu zuten preso, eta urte bereko abenduan Jaenen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.