sakabanaketa

Anabel Egues euskal presoa bisitatzera zihoazen hiru lagunek istripua izan dute Pankorbon

Anabel Egues euskal presoari bisita egitera zihoazen hiru lagunek istripua izan zuten atzo Pankorbon (Espainia). Eguesen anaiak, koinatak eta ilobak izan zuten istripua, eta senidea bisitatzera zihoazen Soto del Realeko kartzelara. Ezbeharra iluntzeko 20:30ak aldera gertatu zen, baina ez zen inor zauritu; autoak, aldiz, kalte materialak jasan zituen.

2005eko abuztuaren 16a
15:53
Entzun
Euskal Herritik 445 kilometrotara dagoen kartzelara zihoazen hiru lagunek istripua izan zuten Pankorbon (Espainia). Anabel Egues euskal presoaren anaia, koinata eta iloba izan ziren ezbeharra jasan zutenak.

Beraien aurrean zihoan autoarekin talka egin zuten, honek ere bere aurrekoaren aurka jo ostean. Inor ez zen zauritua suertatu, baina autoak kalte materialak jasan zituen.

Euskal presoen senide eta lagunek 21 istripu izan dituzte aurtengoan, eta guztira 56 dira kaltetuak izan direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.