Ertzaintzako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, eguerdian aurkitu dituzte bi gorpuak, Zumaian (Gipuzkoa). Anai-arrebak ziren: 85 urteko emakume bat eta 76 urteko gizon bat. Etxe batean azaldu dira hilik.
Ikerketa zabalik dago, zer-nola zendu diren argitzeko. Lehen zantzuen arabera, hilotzek ez dute indarkeria zantzurik. Uste dute orain egun batzuk hil zirela.
Gorpuak auzitegi medikuntzako zerbitzura eraman dituzte, autopsia egiteko.