Anaia, torturen susmopean

jon olano
2013ko uztailaren 24a
14:13
Entzun

Diego Perez de los Cobos guardia zibila du anai Francisco Perez de los Cobos Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak. Kepa Urraren torturen auzian nahastuta egon zen Diego, eta absolbitu egin zuten.

1992ko urtarrilaren 29an atxilotu zuten Urra, eta hurrengo eguneko goizean eraman zuten erietxera, bihotzeko arritmiak zituela eta. Hark jasotako torturak jaso zituzten Nazio Batuen Erakundeko bi behatzailek Amnistia Internazionaleko txosten batean. Arritmiez gain, kolpe ugari zituen gorputzean.

1997an, launa urteko espetxe zigorra ezarri zien Bilboko Lurralde Auzitegiak hiru guardia zibili, Urra torturatzeagatik. Auzitegiak ebatzi zuen Urra, kuartelera eraman aurretik, zelai batera eraman eta bertan "biluztu, jo eta harrastaka" eraman zutela.

Jose Maria de las Cuevas Carretero, Manuel Sanchez Corbi y Antonio Lozano Garcia zigortu zituzten. Absolbitu egin zuten, ordea, Diego Perez de los Cobos guardia zibila. Ospitalean zela, Urrari tratu txarrak ematea egotzi zioten.

1998ko irailaren 30ean, Auzitegi Gorenak urtebetera murriztu zien zigorra kondenatutako hiru guardia zibilei.  Espainiako Gobernuak, berriz, 1999ko uztailaren 16ko gobernu kontseiluan, indultua eman zien hirurei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.