HILBERRIA. Elisa Kaltzada
Frankismoko biktimen itxaropen isla
«Argitzea zer gertatu zen eta zelan izan zen. Munduak jakin dezala zer-nola hil zituzten. Aitortu dezatela zer gertatu zen». Horixe zen justizia Elisa Kaltzada busturiarrarentzat, Bizkaiko Hitza-n iazko irailean adierazi zuenez. Justizia hori ezagutu gabe zendu da, 93 urterekin. Haurra zela, frankistek aita hil zioten, 1937ko abuztuan; 50 urtez itxaron behar izan zuen hura ekitaldi publiko batean oroitzeko. 2014an, berriz, frankismoko biktimen itxaropenaren isla bihurtu zen, Argentinako kereilaren barruan Gernikan Maria Servini epailearen aurrean deklaratu zuenean, Julen Kaltzada neba zenarekin batera. «Gauza handia izan zen, hunkigarria», ekarri zuen gogora iaz; «Atera nintzenean, pozik nengoen, behintzat norbaitek entzun gintuelako. Zerbait egitekoa zen, baina han geratu zen dena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu