Euskal presoak

Ander Geresta Madrilen esku utzi du Parisek

Ander Geresta Azurmendi Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari den euskal presoa Espainiaren esku utzi du Parisek. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik dago espetxe zigorra betetzen Frantzian. Espainiako Justiziak, berriz, kale erasoetan parte-hartzea leporatzen dio. Entrega behin-behinekoa da, hots, Espainian epaitu arte izango da Madrilen esku. Ondoren, Frantziara itzuliko dute zigorra betetzen jarrai dezan. Kale erasoez akusatutako norbait entregatzen duten aurreneko aldia da.

2003ko irailaren 15a
15:39
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, Ander Geresta Madrilen esku utzi izana "bereziki esnaguratsua" da, hain justu, kale erasoez akusatutako norbaiti behin-behineko entrega aplikatzen dioten lehendabiziko aldia delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.