Angel Gogoan plataformak «egia, aitortza eta ordaina» eskatu ditu

Omenaldia egin diote Angel Berruetari, haren heriotzaren zortzigarren urteurrenean

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Martxoaren 13an zortzi urte beteko dira Espainiako polizia batek eta haren semeak Angel Berrueta tiroz eta labankadaz hil zutenetik. Orain gutxi sortu dute Angel Gogoan plataforma, eta «egia, aitortza eta ordaina» eskatu ditu haren senideentzat. Espainiari eskatu dio har ditzala horretarako beharrezko diren ekimen guztiak, «heriotzaren erantzulea delako».

Martxoaren 11ko atentatuak izan eta bi egunera hil zuten Berrueta, okindegian ETA ez leloa zuen kartela jarri nahi izan ez zuelako. Atzo, omenaldia egin zioten. Plataformako kideek azaldu zuten «aldaketa eta konponbide garaia» dela. «Ez dago aitzakiarik gatazkako parte batekiko diskriminazioari eusteko estrategia politiko gisa».

Adierazi zuten ideologia edozein izanda ere biktima guztiei egin behar zaiela aitortza. «Modu horretan bakarrik bermatuko da bidezko bakea lortzea, gatazka politikoa konpontzea eta halako gehiago ez gertatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.