Ostiralean estreinatuko dute Donostiako Zinemaldian Zorion perfektua euskarazko filma eta, bertako kide denak bezala, horren zain da aktore nagusia: Anne Igartiburu. Lana eskaini zioten une berean eman zuen baiezkoa, gaur berak aitortu duenez, "oso identifikatuta" sentitu zelako pertsonajearekin. Istripua izaten du pelikulako pertsonaje nagusiak, eta gertaera horrek bere gaztaroko arazo handi bat ekarri zion Igartibururi: ama hil zitzaionekoa, Euskadi Irratian Faktoria saioan jakinarazi duenez.
Beste film batzuetan parte hartu izan du Igarteburuk; ez, ordea, protagonista modura. "Baina lan haietan asko ikasi nuen teknikoki". Dena dela, Zorion perfektua-n "hutsetik" hasi da pertsonajea lantzen.
Jabier Elortegik zuzendu du euskarazko pelikula, Anjel Lertxundi idazlearen eleberrian oinarrituta.
Ikusi Zorion perfektua-ren trailerra.
Anne Igartiburu 'Zorion perfektua' filmako protagonista, "oso identifikatuta"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu