Asteartean Antzara Eguna izan zen Lekeition (Bizkaian), eta gutxienez sei eraso matxista eta bi homofobo egin zituzten, Lekeitioko Udalak «gogor» salatu duenez. Irailaren 1ean egindako Bajada Egunean ere beste eraso homofobo bat egin zutela esan dute. Eraso horiek ikusirik, portuko eremuko txosnak ez zituzten ireki atzo, eta elkarretaratze bat egin zuten Abadeen Moilan, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean, txosna batzordeak antolatuta. Lekeitioko Udalak, mugimendu feministak eta txosna batzordeak gaitzetsi egin dituzte erasoak.
Bestalde, Arraiozko (Nafarroa) bestetan lagun talde bati eraso LGTBIfoboa egin diotela salatu dute Baztango Udalak, mugimendu feministak eta LGTBI mugimenduak, besteak beste. Nabarmendu dute lagun talde hori bestetan «lasai» zegoen bitartean ahoz egin ziola eraso gizonezko talde batek. Ordura arte jai giroa «segurua» zela esan dute, baina gizon horiek espazioa bereganatu zutela, eta erasoa jasan zutenak etxera joatera beharturik sentitu zirela.
Antzara Egunean, sei eraso matxista eta bi homofobo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu