Apirilean kontsumo prezioak %0,9 igo ziren Hegoaldean

Espainiako Gobernuak urtearen hasieran aurreikusi halako bi da inflazioa: %4,1

joxerra senar
2008ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Merkealdia otsailean bukatu zen. Arropa eta zapata dendetako salneurriak bere onera itzuli ostean,kontsumo prezioen indizeak (KPI) bere benetako neurria erakutsi du Hego Euskal Herrian. Otsailetik martxora, salneurriak %1 igo ziren, eta apirilean beste %1. Eta iazko datuekin alderatuz gero, inflazioa jada %4,1ean dago. Urtero, Espainiako Gobernuak urtarrilean kalkulatu ohi duen %2ko aurreikuspena bikoiztu egiten du errealitateak, horrenbestez.

INE Espainiako estatistika erakundeak emandako datuak herrialdeka aztertuz gero, arabarreek nozitzen dute prezioenigoera gehien: urtearteko tasa %4,7 da orain. Sektoreka, berriz, martxotik apirilera garraioaren prezioak igo dira gehien: %0,6 batez beste. Upel bat petrolio 120 dolarretik gora egoteak, jakina, zerikusi zuzena du batez besteko horretan.

ARGINDARRA IGO DAITEKE. Apirilean prezioak igo diren beste alor bat etxebizitza da, eta are gehiago igo daitezke Espainiako Energiaren Batzordearen asmoak aurrera ateratzen badira. Izan ere, batzorde horrek proposatu dio Espainiako Energia eta Industria Ministerioari uztailean argindarra %11,3 garestitzeko. CNEko iturriek azaldu dute Gobernuak berak agindu ziela abenduan lehengaien igoeraren araberako orduko kilowatten prezio bat proposatzeko. Ikusiko da orain Espainiako Gobernuak zer egiten duen proposamen horrekin.

ELA sindikatuak nabarmendu du soldaten igoera ez dela Espainiako Gobernuaren %2ko KPI aurreikuspenaren arabera igo behar, inflazioaren arabera baizik. UGTk ohartarazi du edozeinigoera «neurrigabea» dela langileentzat, baita argindarrarena ere. Nafarroako Merkataritza Ganberak, berriz, dio, inflazioak goian jarraituko duela.

PrezIo IGoera HanDIaK

%28,1 Esnea. Urtebetean, esnea %28,1 garestitu da EAEn eta %26, 1 Nafarroan.

Nafarroa. Fruta %11,5; laboreak %7,9; ardi eta hegazti haragia %10; lekaleak %9,3 eta hiri arteko garraioa %6.

EAEn. Ogia %9,7, hegazti haragia %9,7, arrautzak %22,6, fruta %10,1, lekaleak %11,6, hiri garraioa %6,5, kafea %6,7.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.