EUSKAL HERRIA

'Apurtu.org'-ko langileek galdetu dute "zein kriminalitate zantzu" zegoen webgunea ixteko

2011ko urtarrilean itxi zuten ataria, eta sei lagun atxilotu zituzten. Iragan larunbatean ezagutarazi zuten sumarioa artxibatu dutela, epaiketa egiteko nahikoa elementu ez daudela eta.

Auzipetuak eta haiei babesa adierazi dietenak, gaur. I. URIZ, ARP
2014ko urtarrilaren 3a
15:50
Entzun

Apurtu.org atariaren kontrako sumarioa artxibatu dutela-eta, agerraldi bat egin dute gaur Iruñean auzi hartan inputatutakoek eta haiei babesa adierazi dieten hainbat lagunek. Duela hiru urte bizitakoa gogorarazi dute: Auzitegi Nazionalaren aginduz, Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu zituen urtarrilaren 18an, eta inkomunikatu egin zituzten. Hemezortzi hilabete egin zituen espetxean Miguel Angel Llamas Pitu-k, eta webgunea itxi zuten.

Halaber, atxilotuen bideo eta argazki kamerak, disko gogorrak eta hainbat objektu pertsonal  atzeman eta miatu zizkieten: "Hauen guztien berririk  gabe jarraitzen dugu". Auzipetuen bizimodua "erabat" baldintzatu du sumarioak, azaldu dutenez.

Inputazioak erretiratu eta sumarioa artxibatuta, galdera egin dute: "Nola liteke komunikabide bat ixtea eta bertako langileak atxilotuak izan ostean “Barkatu, auzia artxibatua geratzen da zuen aurkako froga nahiko ez dugulako” esatea?". Azalpenak eskatu dituzte, eta itaundu "zein oinarri, zein kriminalitate zantzu" ote zegoen webgunea itxi eta atxilotutakoak atzemateko: "Bat bera ere ez".

'Ateak Ireki'-ren itxiera

Apurtu.org atariaren itxieraren ondotik sortutako Ateak Ireki webgunearen itxiera izan dute gogoan. Oroitarazi dutenez, Guardia Zibilak Apurtu.org-ekin lotu du Ateak Ireki, eta horregatik itxi dute 2011n sortutako webgunea: "Orain Apurturen aurkako frogarik ez dagoela badiote, Ateak Ireki-ren aurkako jarduera judizialak bertan behera uzteko exijitu beharrean gaude, eta era berean, komunikabide honek inongo oztoporik gabe bere jarduna garatu dezan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.