'Apurtu.org' webgunea itxi du Grande-Marlaskak
MADRIL. Apurtu webgunea egitea egotzita Espainiako Poliziak lau pertsona atxilotu eta hilabete ingurura, webgunea «badaezpadako neurri gisa» blokeatzeko agindu du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Lau hilabeterako itxi du ataria, eta, dagoeneko, desagertu da Internetetik. Apurtu Telebista ixteko tramiteak egiten ere hasi da epailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu