Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetako hondakinen %70 birziklatzea helburu

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek eta birziklatzeaz arduratzen diren Ecoembes eta Ecovidrio enpresek martxan ipiniko dute Birziklapenean jaioak gara kanpaina. Abuztuaren 20an jarriko dute martxan hamalau herritan, eta 30 herritara zabaldu nahi dute azarorako. «Herritarrengan kontzientzia sortzea» eta «ekonomia zirkularreko prozesuetan parte hartzera bultzatzea» dira kanpainaren helburuak. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan sortutako hondakinen %70 birziklatzea lortu nahi dute 2030erako —ontzien %60—. Era horretan, Europako Batasunak zehaztutako birziklatze eta hondakin kopuruak bete nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.