«Jaialdia ekainaren 16an izango da, baina azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur ekimenak», esan dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle Armentia Ikastolako ikasleek. Gaur goizean egin dute Araba Euskaraz-en aurkezpena Gasteizen, Europa jauregian. Liher Larrea Armentia Ikastolako zuzendariak azaldu duenez, helburuetako bat urte osorako plangintza osatzea izango da, Gasteizko eragile ezberdinekin, elkarlana oinarri. «Gertu gaude, gertu egoteko», esan du Larreak.
Armentia Ikastolak duela hamahiru urte antolatu zuen azkenengoz Araba Euskaraz; hain zuzen ere, 2006. urtean. Gaur egun, 1.200 ikasle baino gehiago ditu ikastolak, eta 25 urte bete ditu.