Arabako Foru Aldundiak Trebiñuko auzian ez duela ezer egiten salatu du ezker abertzaleak. Trebiñuko aferan aurrerapausoak emateko «gaitasunik ez izatea» leporatu diote Biltzar Nagusietako EAE-ANVko hautetsiek Arabako Diputazioari. Izan ere, Diputazioak ez du aintzat hartu Trebiñu Arabako koadrilatzat hartua izan dadin araudian aldaketak egiteko ezker abertzaleak egindako eskaera. «Tamalgarri» iritzi dio taldeak erabaki horri.
Ezker abertzalearen ustez, Trebiñuko aferan agerian geratu da Xabier Agirreren gobernua PSOEren erabakien menpe dagoela. Hala ere, Trebiñuko egoera blokeo egoeratik ateratzeko proposamenak osoko bilkurara eramango ditu ezker abertzaleak.
Arabako Aldundiak Trebiñurekin duen jarrera salatu dute
Diputazioak Trebiñu Arabako koadrila gisa hartzeko eskaera atzera bota izana gaitzetsi du ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu