Errepideak

Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek AP-68 autobidearen eskumena eskuratuko dute

Espainiako Gobernuak apirilean egin zion transferentzia Eusko Jaurlaritzari. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide guztiak foru aldundien eskumenekoak izango dira.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko irudi batean. ADRIAN RUIZ-HIERRO / EFE
Paulo Ostolaza.
2019ko abenduaren 5a
20:29
Entzun

Transferentzien bi batzorde misto egin dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzako eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundietako ordezkariek. Bertan, adostu dute foru aldundiei eskualdatzea AP-68 autobidearen titulartasuna, Gernikako Estatutuak dioen moduan. Espainiako Gobernuak joan den apirilaren 16an Jaurlaritzari transferentzia hori igaro izanaren hurrengo pausoa zen erabakia, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da martxan. Erabaki horren ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide guztiak foru aldundien eskumenekoak bilakatuko dira; guztira, 77,5 kilometro ditu errepide horrek Euskal Herrian —55,2 kilometro Araban eta 22,3 Bizkaian—.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, «erabaki garrantzitsua da autogobernurako». Azaldu duenez, «estatuak zorrak ditu Euskadirekin», eta beharrezkoa da eskualdatzeko dauden transferentzien egutegia berreskuratzea. Bitartean, «behin-behinekotasuna luzatuko da, desegoki». Ildo berean, asteon Autogobernu Lantaldeak aurkeztutako estatutu proposamenaren testu artikulatua goraipatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.