Diputatuen kontseiluko bileraren ondoren, prentsaren aurrean egin duten agerpenean, Madariagak egindako adierazpenengatik "harrituta" azaldu da Rabanera. Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Madariagak taldean arabar gehiago onartuko ote dituen edo ez pentsatu egingo duela esan zuen, Arabako diputazioak taldeari dirurik ematen ez badio . Hitz hauek "lekuz kanpo" daudela, "gustu txarrekoak" direla eta " ez direla egokiak" esan du Ramon Rabanerak.
Arabak diru laguntza ematen duela esan du diputatu nagusiak. Rabanareran esanetan, Arabako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari ematen dio dirua, eta azken horrek Euskaltel taldeari ematen dio. "Madariaga ez da ona harremanetarako, eta gainera ez du euskal instituzioen egitura ezagutzen", adierazi du Rabanerak.
Horregatik guztiarengatik, Madariagak "txirrindularitza politizatu" egiten duela salatu du Ramon Rabanerak, eta txirrindularitzara dedikatu dadila aholkatu dio.
Hala, Arabako Diputazioak Euskalteli diru laguntza emango dion ala ez aztertuko duela esan du, baina, Madariaga ez dela izango Diputazioarekin harremanak izango dituena adierazi du.
Txirrindularitza
Arabako Foru Aldundiak Euskaltel-Euskadi taldeari dirua eman ala ez aztertuko du
Arabako ahaldun nagusiak, Ramon Rabanerak (PP), Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeari dirurik emango dion ala ez aztertu behar duela esan du. Hala ere, Euskadi Fundazioko presidente Miguel Madariagari Arabako diputazioari xantaia egitea leporatu dio Rabanerak, "Arabako Diputazioak dirurik emango ez balu, Arabako txirrindulariak hartu edo ez pentsatu egingo lukeela", esan baitzuen Madariagak. Jarrera hori ez duela onartuko azpimarratu du Rabanerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu