EAJk mozio bat aurkeztu du Arabako Biltzar Nagusietan, herrialdeko hainbat gunetan haustura hidraulikoaren teknika ez erabiltzeko. Besteak beste, Subillako akuiferoa, Salburuko hezegunea eta Gasteizko Mendiak fracking-etik salbuesteko eskatu du.
Bestalde, asteon haustura hidraulikoaren inguruan Gasteizen eginiko jardunaldiak amaitu ziren iragan asteazkenean; ondorio gisara, erakundeen arteko adostasuna, informazio gardentasuna eta erabateko segurtasun bermeak nabarmendu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Pozik azaldu dira Gasteizen elkartutako aditu kopuruagatik.
Arabako zenbait gunetan 'fracking' teknika ez erabiltzeko eskatu du EAJk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu