Hamar urte dira Aralar sortu zenetik, eta urteurren hori ospatu nahi du alderdiak Irurtzunen igandean, 12:00etatik 19:00etara egingo den jaialdian. Bertan festa giroa aldarrikapen politikoekin nahastuko dute, eta Txentxo Jimenez Nafarroako burua eta Aintzane Ezenarro Legebiltzarreko eleduna hizlari izango dira.
Ekitaldiaren aurkezpenean, Jimenezek adierazi du Aralarrek duela hamar urte«bidea ireki» zuela indarkeriaren amaierari eta normalizazioari begira. «Gizartearen barruan indarkeriaren amaierara eramango gintuen prozesuaren eztabaida ireki zuen Aralarrek». Uste du haiek aldarrikatutako printzipioen inguruan daudela etorkizuneko gakoak:«Beharrezkoa da bakea eta normalizazio politikoa aldarrikatzea, erabakitzeko eskubidearen beharra aldarrikatzea eta ezkerreko politikak modu baikorrean aurkeztea». Era berean, uste du «ezker abertzale berria» Aralarren printzipioetan oinarrituko dela: «Zibila eta plurala, erabaki ahalmen desberdinei errespetua diena eta barne funtzionamendu arautua duena, inongo abangoardiarik gabe».
Batzarreren erabakia ere izan zuen hizpide. Batzarrek NaBai uzteko behin-behineko erabakiari buruz, uste du ez dela albiste ona, baina Batzarreri berari dagokiola azken hitza esatea.
Aralar Eguna ospatuko dute Irurtzunen, alderdiaren 10. urtemugan
Batzarrek NaBai uzteko erabakia ez dela ona uste du Txentxo Jimenezek, Aralarreko Nafarroako buruak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu