Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak adierazi du Aralarrek «zehatz-mehatz» beteko duela NaBairekin sinatutakoa eta «programarekin, hauteskundeetako konpromisoekin eta EAJ eta independenteekin lortutako akordioekin arduratsu» jokatuko dutela Nafarroako Legebiltzarrean.
Hori horrela, azaldu du Nafarroa Bai 2011 moduan nafarren «zati bat» dagoela ordezkatuta Nafarroako Legebiltzarrean, eta «horrela» jarraituko dutela. Espainiako hauteskunde orokorretara begira Aralarrek Bildurekin joatea erabaki duela eta, eta horrek Nafarroako Legebiltzarrean izan dezakeen eraginaz galdetuta, Zabaletak esan du Aralarrek «arduratsu» jokatuko duela «momentu oro oposizioa ordezkatuz».
Gainera, erabaki hori oinarri hartuta, Zabaleta «ziur» dago Espainiako Kongresuan «parte hartze arduratsu bat» izango dutela eta parte hartze horretan nafarren «eskubideak eta interesak» eta «Nafarroa» kontuan izango dituztela, baita «Euskal Herria Europako nazio bat» dela ere. Azken hori, haren ustez, UPNk «ukatu» egiten du, baina «existitzen» da.
Maiorga Ramirez Nafarroako Bilduko bozeramaileak, bestalde, azaldu du «oso urrats garrantzitsua» delaAralar Bildurekin aurkeztea Espainiako Gorteetara, eta hori Nafarroako «aurrerakoien eta abertzaleen» artean «urduritasun baikorra» sortzen ari dela gaineratu du.
Horrez gain, adierazi du urrats horrek atxikimendu gehiagorekin joan behar duela «askatasunarentzat, Euskal Herriaren aitortzarentzat, eta erabakitze eskubidearentzat» mugarri historikoa izan daitezen datozen hauteskundeak.
«Bide horretan denak beharrezkoak» direla azaldu du Ramirezek, eta «arduraz» jokatzeko eskatu die alde guztiei. Gainera, «alderdikeriak» alde batera uzteko garaia dela ere adierazi du Bilduko bozeramaileak.
NaBairekin jarraitzearen alde
Uxue Barkos Espainiako Kongresuko NaBaiko diputatua, berriz, NaBai koalizioarekin jarraitzearen alde agertu da, nahiz eta Aralarreko militantziak Bildurekin aurkeztea erabaki. Hori horrela, «gogotsu» eta «bokazio guztiarekin» NaBaik defendatzen duen proiektu politikoaren alde egingo dutela.
Gainera, adierazi du Aralar eta NaBain ordezkaritza izan duten beste alderdi batzuk ordezkatzen dituzten «pertsonak» direla eta era horretan hirugarren indarra izatera iritsi direla Nafarroan etabigarrena Iruñean.
Aralarrek NaBairekin «leial» jokatuko duela dio Zabaletak
Maiorga Ramirezentzat, «oso garrantzitsua» da Aralar Bildurekin aurkeztea Espainiako hauteskundeetara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu