Politika

Aralarrekin koalizioa egitea "euskal ezkerra sendotzeko apustu estrategikoa" litzatekeela dio Madrazok

EBko zuzendaritzak oniritzia eman dio Aralarrekin koalizioa osatzeko negoziazioak jarraitzerai. Gainera, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiaren arabera, akordio hori ez litzateke hurrengo hauteskundeetara mugatuko, baizik eta testuinguru hori gaindituko lukeen "apustu estrategikoa" litzateke.

2006ko irailaren 5a
11:56
Entzun 00:00:0000:00:00
"Apustu estrategikoa da euskal ezkerra sendotzeko eta zabaltzeko; izaera eraldatzailea eta alternatiboa duen ezkerra", esan du Madrazok. "Apustu hori, beraz, ez da hauteskundeei begira egin eta ez dauka zentzu aritmetiko bat. Apustu estrategiko bat da euskal ezkerra eraikitzeko, indartzeko eta zabaltzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.