Aralarren jarrera «ulergaitza» zaiola dio ezker abertzaleak

Elkarlana eskaini zion ezker abertzaleari, baina EAErako bakarrik; ez du harekin harremanik nahi Nafarroan

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Larunbatean Aralarrek ezker abertzaleari egindako proposamenari erantzun dio ezker abertzaleak. EAEn elkarlanean aritzea proposatu zion Aralarrek, baina, aurrez esana zuen bezala, ezker abertzaleari NaBain aritzea ukatu ondoren, eta harekin Nafarroan ez duela elkarlanik nahi errepikatuta.

«Herri sektore independentista eta ezkerrekoen artean borondateak eta indarrak biltzeko unea da Euskal Herrian», erantzun dio ezker abertzaleak. «Prozesu demokratikoan aurrera egiteko» autodeterminazioa eta lurraldetasuna «gako nagusiak» direla esan dio, eta, beraz, ezker abertzalearentzat lehentasunezko eginkizuna dela «motorra izango den ezkerreko independentisten bilgune zabala» antolatzea.

«Ikuspegi horretatik ulergaitza egiten zaigu Aralarrek Nafarroan azken hilabeteetan eta gaur arte erakutsitako jarrera», dio ezker abertzalearen oharrak. «Nafarroako indar abertzaleen artean sakabanaketa sortu duen posizioa mantendu du». Hori Euskal Herri osoan eta «bereziki Nafarroan aldaketa politikorako dauden aukeren aurrean erantzukizun falta nabarmena» dela deritzo, «UPN boteretik kentzeko aukera» baliatu gabe utzi dela uste duelako, eta Euskal Herriaren «zatiketa administratibo eta politikoa gainditzeko erronkari» bizkar eman diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.