Aranalderen euroaginduaren ebazpena gibelatzea deliberatu dute

Paueko Kasazio Gorteak urriaren 30ean zabalduko du ebazpena, auzian iragarritako eguna atzokoa bazen ere

Aitor Renteria.
Baiona
2013ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Paueko Kasazio Gorteak ez du jakinarazi Jokin Aranalderen aurkako euroaginduaren auziko ebazpena. Deliberoa gibelatzea erabaki du azalpenik eman gabe; jakinarazi du urriaren 30ean emanen duela. Kasazio Gortea urriaren 23an bildu zen Pauen, Aranalderen auziko erabakia hartzeko. Irailaren 24an aztertu zuen Paueko Instrukzio Auzitegiak Aranalderen aurkako euroagindu eskaria, eta Espainiaratzeko agindua onartu zuen. Kasazio Gorteak erabakiaren jakinarazpena gibelatzea deliberatu du, azalpenik eman gabe.

Jokin Aranalde, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak izendatuta, mintzaide taldekoa da, eta Frantziako Poliziak Heletan (Lapurdi) atxilotu zuen, Herria Dugu Arnas ekitaldia egin eta egun gutxira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.