Politika

Arantza Quiroga: "EAJgatik balitz, ETAk hiltzen jarraituko luke"

EAEko PPko presidenteak EAJri leporatu dio dagoeneko begi bat hauteskundeetan edukitzea eta herritarren interesak alboratzea.

2014ko uztailaren 4a
12:31
Entzun

EAEko PPko presidente Arantza Quiroga kritiko agertu da EAJren azken urteotako jokabidearekin. Haren arabera, ETAren amaierarako "buru" izan dutela esaten dute EAJko ordezkariek. "Baina haiengatik balitz, ETAk hiltzen jarraituko luke", salatu du.

Lizarra-Garaziko akordioa aipatu du adibide gisa, eta kezkatuta agertu da, batik bat, Gipuzkoan egun dagoen egoeraz. EAJk erantzukizun handia duela uste du: "Gipuzkoarrak alboratuta utzi ditu, bere interesen alde egiteko. Horregatik gaude orain gauden bezala". Quirogaren aburuz, EAJ hauteskundeetako "interesak" lehenesten ari da, herritarren aurretik. "Dagoeneko begi bat du heldu den urteko bozetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.