Gizartea

'Arantzazu' aldizkariaren aro berria

Frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen barruan hartu ditu. 1921ean sortu zuten aldizkaria.

2008ko urtarrilaren 12a
19:03
Entzun
Aro berria hasi du gaur Arantzazu aldizkariak, Arantzazuko (Oñaki, Gipuzkoa) frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen aldizkariaren barruan hartu baititu (SAP eta Misiones franciscanas), eta Donostian aurkeztu dute gaur, Kursaalen. Orain arteko irizipideei helduta, "arlo berrietara" ireki nahi du, eta "gazteak bildu".

1921ean sortu zuten Arantzazu. Nahiz eta garai berria hasi, gaur atera duten zenbakia ez da 1.a, baizik eta 888.a, segida eman diotelako. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainari eman diote azala.

Hiru aldizkari haiek 26.000 aleko tirada zuten hilero. Arantzazu-k harpidetza kanpainari ekin dio (943 782542, www.arantzazu.org, [email protected]). Aldizkaria hilabetekaria izango da eta, elkarrizketa nagusiaz gain, zortzi atal izango ditu (gogoeta, familia, Arantzazuko santutegia, eliza, Euskal Herria, mundua, natura, barrua). Iñaki Beristain da zuzendaria.

Argazkian, Joseba Intxausti aldizkariaren arduradunetakoa, gaur, Donostian. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.