Arartekoarekin bildu dira Fracking Ez Araba plataformako kideak

2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Fraking Ez Araba plataformako kideak Iñigo Lamarca arartekoarekin bildu dira, Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa bat aurkezteko. Zundaketak egin aurretik Eusko Jaurlaritzak ingurumen kalteari buruzko txostena egin beharko lukeela jakinarazi diote.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren jokabidea «iluna» dela kritikatu du Andres Illana plataformako bozeramaileak. Illanak «legez kanpokotzat» eta «bidegabetzat» jo ditu Araban gasa erauzteko eman diren pausoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.