hil berria

Arbolagaña jatetxeko Aitor Basabe sukaldari bilbotarra hilik agertu da

Asturiasko baso batean aurkitu zuten haren gorpua.

Aitor Basabe sukaldari bilbotarra. SERGIO BARRENECHEA, EFE
2015eko abenduaren 26a
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Guardia Zibilak aurkitu zuten hilotza ostiralean, Ertzaintzaren haren desagerketaren berri eman ostean. Sukaldariaren autoa utzita zegoen aparkalekutik gertu topatu zuten, La Borbolla herrian (Asturias, Espainia).

Bilboko Arte Ederretako Arbolagaña jatetxearen sukaldari nagusia zen Aitor Basabe (1968, Bilbo). Bere emaztearekin batera haren arduraduna zen 2001az geroztik. Sukaldaritza modernoa eta minimalista zen berea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.