Arenys de Munten baino parte hartze handiagoa

enekoitz esnaola
2014ko apirilaren 14a
10:01
Entzun

Kataluniako Arenys de Muntekin alderatu izan da Etxarri Aranazko kontsulta. Han parte hartzea %41ekoa izan zen —2.671 boto—, eta botoa eman zutenen %96,2k independentziaren alde egin zuten.

Arenys de Munten 2009ko irailaren 13an egin zuten galdeketa. Handik hiru hilabetera Katalunian beste 167 herritan egin zituzten, eta 2011ko apirilaren erdira artean 554 denera, 2,6 milioi lagunen artean; ia milioi bat lagunek bozkatu zuten, eta Kataluniaren independentziaren aldeko babesa %90 pasakoa izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.