indarkeria matxista

Argelis Romero

Orkoien, 2005eko ekainaren 25a.

2005eko ekainaren 25a
05:00
Entzun

Argelis Romerok bost hilabete besterik ez zeramatzan Nafarroan bizitzen. Kolonbiakoa zen sortzez, eta bere bikotekidearekin, Fredy Asprillarekin, elkartzeko etorri zen Euskal Herrira. Hiru urte ziren Asprilla etorri zela. 37 urte zituzten biek, eta ume txiki bat Kolonbian.

Bikotea Orkoiengo pisu partekatu batean bizi zen; beste bikote bat ere bizi zen pisu hartan, eta gela bat zuen beretzat bikoteak. Poliziak adierazi zuenez, gizona oso jeloskorra zen, eta emakumea kontrolatzen saiatzen zen beti. Jatetxe batean lan egiten zuen emakumeak; gizonak ez zuen ogibiderik hilketa gertatu zenean.

Etxearen jabeak aurkitu zuen Romeroren gorpua, pisuan. Forentseek argitu zutenez, Asprillak kolpeka ekin zion Romerori. Gorpuak arrasto ugari zituen, eta buruko traumatismo batek eragin zion heriotza. Bularrean labana batekin egindako zauri bat ere bazuen.

Gizona, berriz, trastelekuan aurkitu zuten. Emakumea hil ondoren, trastelekura joan, eta han bere burua urkatu zuen, soka batetik zintzilikatuta. 

Orkoien jaietan zegoen egun haietan. 2005eko ekainaren 25 hartan, hilketa gertatu zen egunean, etenaldi bat egin zuten, gertaera salatzeko. Udalak gaitzespen agiri bat kaleratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.