Ziegan egindako erregistro batean jipoitu zuten Bellon, Herrira-ren arabera. Mugimenduak azaldu duenez, hiru eraso jasan dituzte azken bi asteetan euskal presoek —Xabier Aranburu jipoitu zuten Mureteko espetxean, Frantzian, eta Oskar Cadenasek ukabilkada bat jaso zuen Puerto III-n—.
"Albiste hauek ez dira gertaera bakan edo ustekabekoak", adierazi du Herrira-k. Haren iritziz, sufrimendu eta giza eskubideen urraketa guztiak amaitu beharra dago. "Eskandalagarria" deritzo euskal gizartearen gehiengoak giza eskubideak atzean utzi nahi eta "espetxeetatik datozen berriek milaka euskal herritarren bihotzak apurtzeari" .