Arkauz aske utzi zuten barda, eta Goitik atxiloturik segitzen du

Igandean atxilotu zituzten bi lapurtar gazteak Baionan, 'UPN torturatzaile' lelopean egin elkarretaratzean

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Unai Arkauz aske atera zen bardaBaionako komisaldegitik eta Gilen Goitik galdekatua izaten segitzen du. Igandean Baionan atxilotu zituen poliziak, UPN torturatzaile lelopean egin elkarretaratzean zirela. Bertan ziren berrogei bat lagunen eta poliziaren artean istiluak izan ziren, eta horri segi atxilotu zituzten, polizia «atzeman, jo eta gaizki tratatzea» leporatuz, Anne Kayanakis prokuradoreak zehaztu duenez. Biek gaua komisaldegian pasa eta 24 orduz luzatu zuten galdeketa Goitiri, atzo 13:00tan.

Zibilez jantzirik ziren polizia batzuk manifestariei «jazarri zitzaizkien, irainduz eta keinu bortitzak eginez», Askatasunak jakinarazi duenez. Tentsioa handituz zihoala, polizia gehiago etorri eta istiluak izan ziren bien artean. Gazte batzuk, bi atxilotuak barne kolpatuak izan direla jakinarazi du baita Askatasunak. Urtero bezala besten kari, Baionako eta Iruñeko herriko etxeko ordezkaritza batek egin desfilearen aitzinean izan zen protesta.

Atzo 100 lagunez gora bildu ziren gazteen askatzea eskatzeko, igandean ere 200 bat ziren. Parisko Auzitegiak Goitiri 3 urteko espetxe zigorra ezarri zion ekainean, bi direla sursiarekin. Jada urte bat pasaturik preso, ez zuten berriz preso sartu berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.