Arrasateko Udalak azalpenak eskatuko dizkio Adifi Lezetxikiko kalteengatik

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRASATE. Arrasateko Udalak (Gipuzkoa) azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileari, abiadura handiko trenaren lanek Lezetxikiko kobazuloan eragindako kalteen jatorria ezagutzeko. Udalak bilera bat egin zuen atzo, eta adostu zuen erakunde horri galdetzea ea eremu horretako ondareari buruzko azterketa egin duen, horren emaitza zein den eta txosten arkeologiko horren kopiarik egin ote duten. Lezetxikiren Lagunak elkarteak jakinarazi zuen aztarnategiaren gertuko galeria bat suntsitu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.