gertakaria

Arrasaten gas ihesaldia izan da, eta hainbat taberna hustu behar izan dituzte

Arrasateko atari batean gas propano ihesaldia izan zen atzo, eta hainbat tabernetatik jendea atera behar izan zuten. 21:15ak aldean gertatu zen, eta inguruko kaleak itxi egin zituen Ertzaintzak. Bizilagunei leihoak itxi eta etxean geratzeko agindua eman zien. Gauerdia baino lehen arazoa konpondu, eta berriz ere egoera bere onera itzuli zen. Ez zen inor zauritu.

2005eko abenduaren 9a
11:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Loramendi kalean izan zen ihesaldian, eta 300 metroko perimetroa itxi zuten.

23:30ak aldean lortu zuten suhiltzaileek ihesa non zegoen jakitea, eta segituan moztu zuten. Gauerdirako egoera bere onera itzuli zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.