'Gazte kriminalizazioa=epaiketa politikoak=betiko espetxeratuak' izango da manifestazioaren goiburua, eta gizarteari ohartarazi nahi diote zenbaiterainoko zigor gogorrak jasotzeko arriskua duten kale borrokarekin lotura dutelakoan epaituko dituzten gazte horiek.
Gurasoak taldeak agertu duenez, 8 eta 40 urte arteko espetxe zigorrak askotan jarri izan zaizkie gazte horiei, eta noizbait, 76 urtekorik ere ezarri izan da.
Manifestazioa
Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Bilbon Gurasoak taldeak antolatutako manifestazioa
Martxoan eta apirilean dozena euskal gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, kale borrokarekin lotutako auziak direla tarteko. Gurasoak taldeak uste du, horren guztiaren atzean euskal gazteak "kriminalizatzeko" saioa dagoela, "zigor politika" bat aplikatzekoa. Hori dela eta, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldeko 17:30etan Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu