Arrazakeria eta xenofobia borrokatzeko neurriak eskatu dituzte Iruñean

Erredakzioa
2012ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra egiteko neurriak eskatu dituzte dozenaka manifestarik, Iruñean. Nafarroako Immigranteen Koordinakundeak, Paperak Denontzat taldeak, SOS Arrazakeriak eta Amnesty Internationalek antolatu zuten manifestaldia, atzo eguerdian, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Eskubide guztiak denontzat leloarekin egin zuten protesta, eta Atzerritarren Espainiako Legea bertan behera uztea galdegin zuten, besteak beste. Nafarroako Gobernuari eskatu diote oinarrizko errenta jasotzeko baldintzak «lehengoan» uzteko. Eta salatu dute immigrante askorentzat errenta hori «bizirik irauteko» beharrezkoa dela baina azken erreformekin ezin eskuratuzkoa bihurtu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.