Arriagako 'haserretuen' kanpalekuan zeudenak handik bota ditu udalak

«Baztertuta» dauden 70 pertsona inguru irtenarazi ditu Arriaga plazatik Bilboko Udalak

Ertzainak, Arriagan, kanpalekua desegin ostean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Goizean goiz, 06:30ean, iratzarri eta kanporatu zituen atzo Poliziak Bilboko Arriaga plazan lotan zeuden 70 haserretu inguru.

Bizkaiko M-15 mugimenduak jakinarazi duenez, plazan geratzen zirenak «pertsona baztertuak dira». Prentsa ohar baten bidez argitu dutenez, «Arriagako esparrua orain dela asko gainditu, eta Auzo eta Herri Batzordea herri eta auzoetan lanean hasi zen». Izan ere, M-15 mugimenduak gaur egun antolatzen dituen ekintzak «gehienbat» Arriaga plazatik kanpo egiten dira. Horretaz gain, azpimarratu nahi izan dute kanpalekua altxatzeko konpromisoa egon bazegoela, Aste Nagusian lekua utzi behar baitzietenBilboko Konpartsei. Konpartsek eta M-15 mugimenduak «gizartealdarrikapen askotan» bat egiten dute eta, alde horretatik, mugimenduko kideek elkartea «errespetatzen» dutela jakinarazi dute.

Gizarte baztertzea salatzen

Bizkaiko M-15 mugimendukoek «finantza erakundeen mende dagoen klase politikoaren inguruan» ezinegona dagoela salatu dute, eta agertu dute sistemak pertsonen gizarte bazterketa eragiten duela, «finantza interesen» zerbitzura dagoen «merkantziatzat» erabiltzen baititu gizakiak. Bestalde, salatu dute udal politikak, baliabideak murrizten dituen aldetik, «baztertzea sustatzen» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.