Arriolak dioenez, Gipuzkoan AHTaren behin betiko ibilbidea ez dago erabakita

Erredakzioa
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak jakinarazidu Gipuzkoan tren lasterraren behin betiko ibilbidea ez dagoela erabakita, eta AHTak Lapurdirekin izango duen lotura jakin arte ezin dela erabaki. EAJko legebiltzarkide Maribel Bakerori erantzunez hitz egin du Arriolak Eusko Legebiltzarrean. Lezo-Gaintxurizketa plataformaren kokapena ere «zehatz- mehatz» aztertu behar dutela esan du. Ondorioz, Donostia-Irun eta Astigarraga-Irun arteko ibilbideetan lanak ez dira hasiko behin betiko ibilbidearen berri izan arte.

Proiektua aldatu izana «mesedegarria» dela ere azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako sailburuak —Astigarragan egitekoa zuten geltokia ez dute egingo, eta inguruko geltoki bakarra Donostiakoa izango da azkenean—.«Astigarraga inguruko ingurumenean kalte gutxiago egingo da horrela». Arriolak azpiegitura garrantzitsutzat jo du AHTa, eta2016rako amaituta egotea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.