Arriolak metroa babes dezala eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari

Erredakzioa
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Donostia aldeko metroaren proiektuan parte hartu dezala eskatu dio Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bilduk zuzentzen dituen Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala «ezinbestekotzat» jo ditu metroaren plana aurrera ateratzeko. Horregatik, «borondate politikoa badago, lanak 2012aren amaieran edo 2013aren hasieran has daitezke», adierazi du.

Donostia aldeko metroaren sarbideen diseinua egiteko lehiaketa Norvegiako Snohetta taldeak irabazi du. Arriolaren arabera, baina, «diputazioa batzen ez bada, Eusko Jaurlaritzak ezingo die kostuei aurre egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.