Gernikako Akordioa. Urteurrena

«Arriskatzeko garaia» dela esan dio Urkulluk Espainiako Gobernuari

ETAren amaiera gero eta «atzera bueltarik gabekoagoa» dela uste du EAJko EBBko buruak

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
«Arriskatzeko garaia» da Iñigo Urkullu EAJko EBBko buruaren arabera. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Gernikako Akordioarekin bat egin duela jakin ostean, Espainiako Gobernuari hitz egin dio: «Espainiako Gobernuari eta alderdi politikoei adierazi diegu arriskatzeko garaia dela eta aukera hau landu egin behar dela», esan du.

Nolanahi ere, «Euskadik ETArekin eta ezker abertzalearekin inolako zorrik» ez duela azpimarratu du Urkulluk. Haren iritzian alderantzizkoa da zorraren norabidea: «Haiek daude zorretan herri honekin». Haren ustez, ildo horretan dator EPPKren iragarpena: «Presoen kolektiboak errealitate hori bere egin du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.