Arte eszenikoetako 40 lagunek babestu dute 17ko manifestazioa

'Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira. Egin dezagun bidea' protestara joateko deia egin dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Egin Dezagun Bidea ekimenak irailaren 17rako presoen eskubideen alde Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira lelopean Donostian antolatu duen manifestazioari babesa eman diete arte eszenikoetan jarduten duten 40 profesional baino gehiagok. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gainera, atxikimenduak jasotzen jarraituko dute datozen egunetan ere.

Arloz arlo ari dira presoen eskubideen aldeko protestaren aldeko babesak jasotzen Egin Dezagun Bidea ekimeneko kideak, eta zinema eta antzerki munduan lan egiten duten pertsonen zerrendaren berri eman dute.

Hurrengo larunbateko protestara joateko deia bere egin duten aktore, zuzendari eta adituen artean dira, besteak beste, Patxi Biskert, Asier Hormaza, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Carlos Gil, Las Felini, Ainara Unanua Arizmendi, Aiora Zulaika, Ana Villate, Andres Bezares, Ane Zabala eta Belen Nevado. Deialdiarekin bat egin dute, era berean, Catherine Merchandek, Charly Mendezek, Chuse Aliagak, Eduardo Gabiña Yogurinha Borova-k, Eloi Beatok, Eneritz Artetxek, Eñaut Gantxegik, Galder Perezek, Gorka Zubeldiak, Itziar Rekaldek, Jaizkiber de Herrero Vergensek, Jaime Seoane Alba Caprichossi-k, Kepa Olarreta Nenita Danger-ek, Mikel Insaustik, Koldo Landaluzek, Marixa Osesek, Olatz Etxeberriak eta Pilar Guerrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.