Artikuluak

2014ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1. Helburua. Legearen xede gisa jarri dute hidrokarburoen azterketa, ikerketa eta ustiaketan ingurumena babesteko «neurri osagarriak» zehaztea.

2. Kontzeptuak. Hidrokarburoak lortzeko baliabide ez-konbentzionalak zein diren zehaztu dute. Bat: hidrokarburo likidoak eta gaseosoak, harri aman harrapatuta daudenak. Bi: ikatz edo harrikatz zainetan harrapatuta daudenak, gizakiak esku hartu gabe aterako ez liratekeenak. Hiru: itsasoan lurperatutako metano hidratoak.

3. Hidrokarburoak. «Debekatu egiten da hidrokarburo ez-konbentzionalak aztertu, ikertu eta ustiatzeko jarduerak egitea».

4. 'Fracking'-a. «Debekatuta dago haustura hidraulikoa edo fracking-a erabiltzea hidrokarburoak aztertu, ikertu edo ustiatzeko».

5. Betearaztea. Debekua betetzen dela bermatzeko neurriak hartu beharko dituzte erakundeek, baita «legea urratuta egiten diren jarduerak geldiarazteko eta aldatutako egoera lehengoratzeko ere».

6. Eragina. Baimenduta edo bidean dauden prozesu guztiak geldiarazi beharko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.