okupazioa

Artxibatu egin dute Ekologistak Martxan-en kontra lursail bat okupatzeagatik jarritako salaketa

2014ko udan lur sail pribatu batean ortu bat jarri zuen, Lutxana auzoan. Sareb banku txarra da jabeetako bat.

2016ko otsailaren 8a
08:48
Entzun

Barakaldoko epaitegietan artxibatu dute talde ekologistaren aurkako salaketa. Urtarrilaren 11n deklaratu behar izan zuen horren ordezkari legalak, lur sailak bereganatzea leporatuta. Salaketa 2014ko irailean jarri zuten lur sailen jabeek. Horien artean dago Sareb banku txarra, Espainian bankuen erreskatea gauzatzeko sortu zuten elkartea. Baita Eretza Barakaldoko urbanismo elkartea ere. Usurpazioa leporatu zioten, baina delitu hori egoteko jabeak orubetik joateko eskatu behar duela argudiatu zuten epaiketan.

Ekologistak Martxan-ek 2014an garbitu zuen lursaila, hiri ortuak jartzeko. Utzita zegoen orduan. Lursaila okupatu aurretik orduko udal gobernuarekin egin zuten berba, hiri ortuen programa azaltzeko. Ingurumen zinegotziarekin bildu zirela gogoratu zuen Javier Marquesek epaiketan deklaratu ostean. Baina ez zuten ez babesik, ez aurkako jarrerarik jaso. «Udalak eman digun erantzun bakarra salaketa hau izan da. Antza denez, aurreko alkatearen [Alfonso Garcia sozialista] ideia izan zen gu salatzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.