Lan istripua

Artzain bat hil da erorketa baten ondorioz Orhin, ardien zaintzen ari zela

Larrañen (Zuberoa), Orhi mendiko Bizkarte tontorrean gertatu da ezbeharra. 77 urte zituen zendu den artzainak.

2006ko abuztuaren 19a
15:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere ardien zaintzen ari zela arroketan behera erori da artzain larraindarra. Beste artzain batek atzeman du, eta berehala sorosleak deitu ditu baina berantegi zen. Ikerketaren arabera, 200 metroko erorketaren ondorioz zendu da artzaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.