Arzalluzek azpimarratu duenez, "guk ez daukagu zer eman inori". "Emateko eta oztopoa jartzeko" Madrilek daukala iritzi dio. "Guk ez daukagu indarrik, ez gara ezer gaurko Europako egituran". ETAri, berriz, "arazoa internazionalizatzea" interesatzen zaiola dio Arzalluzek, eta "beraien ikuspuntutik" ondo egin dutela iritzi dio, baina, azpimarratu duenez, ez du pentsatzen "ezer handirik" etorriko denik.
Bestalde, Europan ere "benetako demokratak" badaude Arzalluzen iduriko, eta "edozer prozesu edo zigorketa ez dute ontzat hartuko".
Politika
Arzalluz: "Ez dut uste Europan inork ezer egingo duenik guri laguntzeko"
EAJko EBBko lehendakari ohi Xabier Arzalluzen iritzian, "Europan inork ez du mugituko behatzik" Euskal Herriaren alde. Nazio Eztabaidagunetik sortutako Hitzarmenerako Mahaiko talde bat Europako Legebiltzarrean izan zen atzo, eta Prozesuaren Lagun Taldea sortu zen. Arzalluzek ez du itxaropen gehiegi, ordea, Europan. Euskadi Irratian esan duenez, "guk pisu gutxi daukagu, eta jakinaren gainean egon beharko genuke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu