Politika

Arzalluzek Otegiri bisita egin dio Martuteneko espetxean

Batasuneko buruzagia "indartsu eta okerrenerako prestatuta" aurkitu duela agertu du EAJko lehendakari ohiak.

2008ko otsailaren 2a
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Arzalluz EAJko lehendakari ohiaren bisita jaso du Martuteneko espetxean Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak. Arzalluzek Izaronews albistegi digitalari agertu dionez, "indartsu eta okerrenerako prestatuta" aurkitu du Otegi.

Batasuneko buruzagiarekin lokutorioan hitzegin behar izan du Arzalluzek, eta elkarrizketa grabatzen ari zirela sinetsita, "zuhurtasun handiz" hitzegin duela azaldu du. Hala ere, elkarrizketa hori ustez grabatu izana AlfredoPerez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari zenbait mezu bidaltzeko baliatu duela erantsu du jeltzaleen buruzagi ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.