Azaroaren 5etik 7ra bitartean izandako euriteek eragindako galerak 80 eta 100 milioi euro artekoak izan dira Gipuzkoan, eta 10 milioi eurokoak Bizkaian, Espainiako Aseguru Etxeen Partzuergoak azaldu duenez. Gipuzkoan 2.450 eskaera jaso dituzte aseguru etxeek, eta Bizkaian, 395. Kopuru horiek, hurrenez hurren, 4.000ra eta 500era igoko direla uste du partzuergoak.
Alejandro Izakiza partzuergoko eragiketen zuzendariaren arabera, martxan da kaltetuei ordaintzeko prozedura, eta datorren astetik aurrera hasiko dira asegurua duten herritarrak kalte-ordainak jasotzen. «Hiru edo lau hilabeteren buruan» kaltetuen %85ek dagokien dirua jasoko dutela espero du Izakizak. Gainera, lasaitasun mezua helarazi die kaltetuei: «Prozesu guztia behar den bezala funtzionatzen ari da, eta, beraz, herritarrek eskaera jartzen duten heinean, galerak neurtu eta kalte-ordainak jasoko dituzte».
150.000 euro Caritasek
Uholdeen eraginez etxebizitza galdu duten familien artean 150.000 euro banatuko ditu Gipuzkoako Caritasek, eta laguntza hori «berehala» emango dutela gaineratu du erakundeko ordezkari Joserra Trebiñok. Azaldu duenez, euriak kalte gehien eragin duen herrietako parrokietan egin daitezke eskaerak.
Aseguruen partzuergoak ehun milioi euro inguruko galerak zenbatu ditu
Aseguru etxeek diote Gipuzkoan 80 eta 100 milioi arteko kalteak izan direla eta Bizkaian 10 milioi eurorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu